Garraioak, lurraldea eta aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2017ko eka. 2a, 13:19

Nabariak dira aldaketaren gobernuak, Nafarroakoa zein Iruñekoa, sustatzen dituzten partiduen arteko eztabaidak eta tentsioak. Nabariegiak, batzuen ustez, hobe baita, haien esanetan, eztabaida horiek estaltzea, eskuinari indarra ez emateko. Neurri txiki batean, ados egon ninteke. Formak zaindu behar dira, noski. Diskrezioa ere beharrezkoa da... Hala ere, eztabaidak hor daude, eta aurre egin behar zaie. Eztabaidak, eta kezkak ere, modu berezi batean garraio politiken inguruan, arlo horretan bereziki beharrezkoa baita aldaketa.

Horren adibide argia Iruñean dugu, non, bi urte pasa ondoren, oso urriak diren garraio publiko eta sostengarriaren aldeko ekimenak. Kotxeak jaun ta jabe dira gure kaleetan, eta gero eta gehiago gara, partiduen arteko eztabaiden gainetik, eredu hau aldatzeko ausardia eta imajinazio faltarekin kezkaturik gaudenok.

Bestalde, oraindik ez dakigu zer gertatuko den Abiadura Handiko Trenarekin. Dakiguna, berriz, begi bistakoa da: orain arte martxan jarritako ereduak, Nafarroan eraikitzen hasi denak, ondorio ekonomiko eta ekologiko larriak dituela. Prest al dago gobernua eredu hori aldatzeko?

Eztabaidak, beraz, hortxe daude, eta horietan sakondu beharko dugu benetako aldaketa eragin ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!