Zaharrak berri: espetxea disidentzia zigortzeko erabiltzen du estatuak, eta iadanik ehun egun bete dute giltzapean hiru gazte altsasuarrek. Zaharrak berri: gure dirua eta lurraldea erabiltzen du estatuak gerra prestatzeko, eta aste honetan Bardeak bonbardatu dituzte helburu horrekin. Zaharrak berri: hilobi komuna bihurtu zaigu Mediterraneoa, eta aste honetan 100 inguru migratzaile hil dira Libiako kostaldetik gertu. Zaharrak berri, zalantzarik gabe.
Berri beharrezkoak: gaur bertan, iluntzeko zazpietan, gazte altsasuarren egoera salatzeko manifestazioa deia dago Iruñean, eta igandean, eguerdiko hamabietan, beste martxa bat zeharkatuko ditu hiriko kaleak, migrazio politiken aurka. Horretaz gain, aste honetan bertan jaso du Nafarroako Parlamentuko mahaiak gastu militarrei objezio fiskala egitea ahalbideratzen duen proposamen bat, Alternativa Antimilitarista - KEM taldeak igorria. Berri beharrezkoak, zalantzarik gabe.