Milaka errefuxiatuk, Nafarroan ostatu

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2016ko abe. 16a, 13:20

Milaka errefuxiatu heldu dira Nafarroara urte horretan. Gerratik ihesean, batzuk Pirinioak zeharkatu dituzte modu klandestinoan. Beste batzuk zuzenean aurkeztu dira aduana postuetan. Mila inguru Dantxarinean, ia bi mila Izaban, adibide moduan.

Mota guztietako tokiak prestatzen dira ostatu emateko. Hotelak, etxe partikularrak... baita Iruñeko espetxea ere. Beste batzuk Mirandako kontzentrazio eremura izan dira garraiatuak.

Zein urtez ari gara, entzule?

1943an bederatzi mila errefuxiatu atxiloturik izan ziren Nafarroako Pirinioetako mugetan. Naziengandik ihesean zetozen, ta Francok, II Gerrate Mundialaren bilakaera ikusita, nahiago izan zuen errefuxiatuak jasotzea, aliatuekiko harremanak zaintzeko.

Borondate politiko kontua da, orduan eta orain, errefuxiatuekiko jarrera. Oraingoan, baina, Europako estatuek mugak gotortzeari ekiten diote behin eta berriro, eta bakar gutxi batzuk dira Nafarroan ostatu hartu duten errefuxiatuak. Lotsagarri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!