Atxiloketaren ondorioz, hilda

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2016ko aza. 4a, 12:42

Ziur aski, gertatu zenak zehaztasun gehiago ditu. Nolakoa izan zen atxiloketa? Zer eragin zion horrek Elhadji Ndiayeri? Zergatik, horretarako denbora izan balitz, ez zuen atentzio medikurik jaso?

Galdera horietarako erantzunek ez dute garrantzitsuena konponduko, heriotza bera. Hala ere, funtsezkoak dira gertatu zena argitzeko, erantzukizunak zehazteko eta holakoak berriro ez gertatzeko. Horiei buruzko datuak ematea, beraz, gutxienezko betebeharra da atxiloketa gauzatu zutenentzat, eta horien arduradun politikoarentzat, kasu honetan Carmen Alba anderearentzat.

Honek, berriz, isiltasuna aukeratu du, berriro ere inpunitateari bidea irekiz. Azken batean, argi gelditu da gure sistema juridiko eta punitiboaren bermeak ez direla guztiontzat berberak. Etorkina izanik, bereziki susmagarria zara, eskubide gutxiagoko espetxe berezi batzuetan giltzapeturik izan zaitezke, edo, halabeharrez, ustekabeko atxiloketa bat dela medio heriotzarekin egin dezakezu topo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!