Ikasle kolpatuak eta dinamika kezkagarriak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2016ko api. 29a, 12:52

Ados egon gaitezke, edo ez, atzoko kontzentrazioan Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek zituzten aldarrikapenekin, baina, edozein kasutan, kezkagarria eta neurriz kanpokoa izan zen, zalantzarik gabe, kontzentrazio horrek izan zuen zuen bukaera: polizia unibertsitatean sartu zen eta ikasleak modu bortitzean sakabanatu zituen, kolpeka.

Atzoko aldarrikapenak oso zehatzak ziren, eta horien inguruko eztabaida irekia dago, matrikulazio modalitateen inguruan. Hala ere, argi dago eztabaida horiek testuinguru zabalago batean ulertu behar direla, hau da, unibertsitateak azken urteotan izandako dinamikekin loturik.

Azken batean, hezkuntza gastuetan izandako murrizketak ikasleek ordaindu beharreko tasen gorakadarekin batera etorri dira, batez ere gradu ondoko masterretan. Horretarako, gainera, gero eta gehiago dira maileguak eskatuko behar dutenak, zorpetzearen dinamika itogarrietan sartuz.

Horiek dira, besteak beste, unibertsitatearen arazo larriak, eta jakin badakigu arazo horiek nekez konponduko direla ikasleak kolpeka sakabanatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!