Kontea joanda, korearra dugu lagun

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2016ko api. 15a, 13:02

Ospatzekoa eta txalotzekoa da, zalantzarik gabe, atzokoan Rodezno konteak bere plaza galdu izana. Izena eta prozesuaren inguruko eztabaidak egonik ere, poztekoa da berria! Aspaldi ibili da mugimendu memorialista aldaketa hori aldarrikatzen, eta atzokoa horren fruitua da.

Oraingoko erronka, beraz, plazako monumentua dugu. Garaia da horren inguruko eztabaida zabala eta partehartzailea irekitzeko, arkitektura, patrimonio eta artean adituak direnen ekarpenak ere jasotzeko. Ez da makala, ez, erronka hori. Azken batean, galdera ez da erreza: nola uztartu memoria askatzaile eta eraldatzailea arkitektura faxistarekin? Galdera zaila, eta beharrezkoa aldi berean.

Erantzunak irudimena eskatzen du, eta beharbada horretarako lagungarri Oteizaren korearra izan dakiguke. Hortxe dago, mutu, atzoko eta gaurko gerren sufrimenduaren lekuko. Iraganeko irudia, etorkizunerako giltzak dakartzala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!