Garapena, demokrazia eta politika zaharra

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2016ko mar. 4a, 13:00

Garapenaren inguruko ikerketak asko berritu dira azken urteotan, eta agerian gelditu da garapen politiken arrakastaren oinarrietako bat zonaldeko biztanleen partehartze aktiboa dela. Garapen politikak, beraz, zonaldearen beharretatik abiatu behar dira, iraunkor eta sostengarri izateko.

Baztan aldean enpresa batek bultzatu nahi duen Aroztegia proiektua, berriz, aspaldiko ereduen jarraipena baino ez da. Eredu agortuak, alegia. Berriro ere adreiluaren aldeko apustua, berriro ere urbanizazio handiekiko miresmena, eta berriro ere, garapen politikak bertako jendearen iritzia entzun gabe.

Kezkagarria oso da aldaketaren gobernuak eredu zaharretan oinarritako garapen estrategiak bultzatzea, eta are gehiago horretarako erabilitako tresna, bertako udalen konpetentzia ekiditen duen PSISa, alegia.

Garapen eredu espekulatiboak eta biztanleriaren partehartzerako oztopoak. Horiexek ziren, dira, politika zaharraren ezaugarriak, zalantzarik gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!