Legegile?
Horixe da Parlamentuaren betebeharra, legeak egitea.
Aste honetan, dena den, bestelako izaera izan du Nafarroako Parlamentuak. Izan ere, Parlamentu
Irekia jarri du martxan aldaketaren ganbarak, eta ekimen interesgarri honen ondorioz nekazari eta
elikagai ekoizle txikien ahotsa izan zen protagonista astearte arratsaldeko saioan. Gizarte zibilaren
ordezkariek parlamentarien eserlekuak okupatu zituzten, eta hortik salatu egin zuten azken hamar
urteotan lehen sektoreko ustiapenen ehuneko 21 desagertu egin dela. Salaketa ez ezik, hurbileko
ekoizpenaren balioa ere jarri zuten mahai gainean, osasunari zein herrietako bizitzari egiten
dizkioten ekarpenak azpimarratuz. Horrekin batera, elikagai subiranotasunaren beharra aldarrikatu
zuten, garapen ekonomikorako giltza gisa.
Arratsalde batez, beraz, nekazariz, abeltzainez eta sukaldariz bete zen Nafarroako parlamentua.
Oraingoan, baina, parlamentariena da erantzukizuna, nekazal zonaldetako garapenerako
proposamen interesgarri horiek lege bihurtzeko.