Akabo manifestazio nekagarriak, greba arriskutsuak, poliziaren presentzia itogarria... Oraingoan, kartelak itsatsi beharrean, saltoki handiko apaingarriak ditugu aldarrikapenaren tresna bisualak.
Lau horma arteko errepublika independenteak lortzeko, baina, hormaz haratago eraiki bidean egon daitezkeen errepublikak eta utopiak zanpatzea zilegitzat jotzen du konpainia suediarrak. Berriki Mendebaldeko Sahara errepublika independentetzat onartzen zuen deklarazioa, 2012an onartutakoa, bertan behera utzi du Suediako gobernuak.
Casablancan ireki nahi du IKEAk saltoki berria, baina Marokoko gobernuak baimena ukatu zion udan. Orain, debekua gainditzeko asmoz, Saharako Errepublikarekiko elkartasuna eten du Suediak, bertako multinazionalak munduan errepublika pribatu, txiki eta isolatu gehiago eraiki ahal izateko.