Dikaztelu – Sabiñanigo: bidezidor elektrikoak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2015ko aza. 13a, 13:41

Datozen bost urtetako energi plana aurkeztu berri du Espainiako gobernuak, eta hortxe berriro gelditu dira agerian energia politikoaren ardatzak, baita horien atzean dauden interesak ere. Energi berriztagarriei eta tokian tokiko ekoizle txikiei oztopoak jartzen dizkion gobernu berak mugaz gaindiko korridore elektrikoen alde egin berri du, enpresa handien mesedetan.

Korridore horietako batek Nafarroa zeharkatzen du, Dikaztelutik pasatuz, Frantzia eta Espainiaren arteko konexio elektrikoak indartzeko asmoz. Hala ere, ez da geurea bi estatuak konektatzeko aurreikusi den bide bakarra, Pirinioen barna ere beste autopista elektriko batzuk aurreikusita baitaude.

Proiektu horiei erantzunez hamaika talde elkartu dira aurreko hilabetean Sabiñanigon. Pirinioetako hegoaldeko bailaretako hainbat ekimen interesgarri plazaratu ziren bertan, tokian tokiko energi subiranotasunaren aldeko apustua berrituz.

Izan ere, ingurugiroaren mesede zein errentagarritasun ekonomikoari begira, autobia elektrikoak baino, ekoizle txikien sarea da beharrezkoa duguna. Bestelako energi sarea, alegia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!