Merkataritza librerako dronak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2015ko urr. 16a, 13:25

Lehenengo gerra mundialaren aurreko globalizazio dinamikak aztertuz, kanoiontzien garrantzi ekonomikoa azpimarratu zuen Karl Polanyi ekonomialaria austriarrak, interes ekonomiko eta potentzia inperialen parte-hartze militarren arteko osagarritasuna agerian utzi nahian. Mende bat beranduago, osagarritasun honek beste nabardurak ditu, baina oraindik ere salaketa arrazoia izaten jarraitzen du.

Europa osoan TTIP izeneko itunaren aurkako mobilizazioak areagotzen ari dira, eta horiekin bat eginik itunaren aurkako mozioa aprobatu egin dute hamaika udaletxek, Burlata eta Berriozarkoak barne. Bruselaseraino heldu dira Europa osoko manifestariak, horietako asko atxiloturik izanik. Bitartean, hurrengo asteotan Bardeetaraino helduko dira TTIP ezarri nahi diguten gobernuen indar militarrak, NATOk gerra hotzaz geroztik egin dituen maniobra handienak burutzeko asmoz, eta horien aurkako mobilizazioak ari dira prestatzen Europa osoko talde antimilitaristak.

Kanoiontzi eta merkatarien arteko aliantzak lasterketa inperialista eta lehen mundu gerra eragin zuten duela mende bat. Mende bat beranduago, bakerako ezinbesteko erronka dugu dronen eta multinazionalen aliantza berri hau geldiaraztea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!