Orduak eman ditut aste honetako minutu honetarako gaiaren bila, eta batzuk burura etorri bazaizkit ere, ez dut lortu baten inguruan gustuko zerbait idaztea. Ezinean ezin. Beste modu batez esanda, ordua heldu da, eta zezenak harrapatzekotan egon naiz!
Dena den, beharbada aste honetako kontu esanguratsu bat hauxe bera da, irrati honek hamaika gairen inguruan nire iritzi eta kezkak zabaltzeko aukera ematen didala, eta niri bezala, beste askori. Izan ere, urtetan zehar Iruñea ez ofizialaren ahotsa izan da Euskalerria Irratia, gizarte mugimenduetan gabiltzanontzat ezinbesteko bozgorailua.
Aste honetan lizentzia ospatzeko aukera izan dugu, eta oso gustura ibili ginen Zentral Kafean, jai giroan. Hala ere, lizentzia baino, ospatzeko arrazoi nagusia irrati bera da.
Gaurkoan ez dut gaiarekin asmatu, baina hamaika gairen inguruan hitz egiteko aukera izan dut, eta hurrengo urteotan urteotan ere aukera hori izango dugu zuen ahalegin eta talentua dela medio. Mila esker, lagunok!