Txupinazo zaharraren oihartzun berriak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2015ko eka. 12a, 14:18

Itxaropen handiz dakusagu Iruñeko udaletxean bihar irekiko den ziklo berria, eta itxaropen horrek, etorkizunerako aukera berriak ez ezik, aspaldiko irudiak ere ekartzen dizkigu gogora.

Giro itxaropentsu batean ospatu ziren 1931ko sanferminak, nahiz eta Nafarroan indar korrelazioa oso ezberdina izan. Urte horretan bertan Juan Echeparek jaietako txupina Gaztelu Plazatik botatzeko baimen ofiziala eskatu zion udal korporazio berriari.

Txupin herrikoi hori bota zuena bost urte beranduago erail zuten faxistek, 1936ko sarraskian, eta berarekin batera milaka nafar. Errepresaliatuen artean La Veleta peñako partaide batzuk ere egon ziren, Sanferminetan zuriz janzten lehendabizikoa izan zen peñako partaideak, alegia.

Oraindik ez dakigu nork piztuko duen ziklo itxaropentsu honen lehen txupina, baina Iruñeko Peñen Federazioak eta Memoriaren Autobusak proposamen bat plazaratu dute iadanik: La Veleta peñako partaideen ondorengoek piztu beharko lukete, jai giroa eta eraldaketa sozialaren aldeko lana uztartu zituzten Juan Echepare eta bere kideen omenez.

Proposamen ederra ziklo berriari itxaropenez ekiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!