Kasurik hoberenean, akzionistentzako galerak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2015ko mar. 6a, 14:36

Jakinak dira armagintzaren ondorio lazgarriak. Negozio ilunenetako bat, zalantzarik gabe, non akzionisten irabaziak pertsonen sufrimendu eta odolarekin zikindurik dauden. Hori salatzeko Europa osoko ekintzaile antimilitaristek, Euskal Herriko batzuek barne, Britainia Handian dagoen AWE Burghfield arma lantegian 9 ordutako blokeo ezbiolentoa gauzatu zuten aurreko astelehenean, martxoak 2an. Ekintza ikusgarria, bertan ekoizten den armamendu nuklearra, eta, oro har, gerrak batzuei ematen dizkien irabaziak salatzeko.

Batzuetan, baina, armagintzaren inbertsioak porrotera doaz, eta hori gertatu zaio, neurri batean, Caja Navarra akzionista nagusia zuen Oesia Networks enpresari. Azken hau teknologia militarrean espezializaturiko Tecnobiten enpresaren jabea zen, eta Joxerra Senar kazetariaren arabera, Oesian egindako inbertsioak erabat kaltegarriak izan dira Nafarroako Kutxaren bideragarritasun ekonomikorako. Hala ere, Tecnobitek bere jarduera mantentzen du gaur egun, munduan heriotza eta mina zabalduz.

Zalantzarik gabe, akzionistentzako galerak dira armagintzak sor ditzakeen kalterik onenak. Gaitz erdi danak halakoak balira!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!