Orain dela 50 urte, Gabriel Aresti poeta euskaldunberriak

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Martinez 2015ko mai. 21a, 13:56

Orain dela 50 urte, Gabriel Aresti poeta euskaldunberriak Harri eta Herri bere
liburua argitara eman zuen. Arestik euskal poesiari aldaketa sakon,
zentzuzko eta iraunkor bat ekarri zion. Nafarroan aldaketa sakon, zentzuzko
eta iraunkor bat behar dugun honetan, bere poema bat ekarri nahi dizuet:
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
Aitaren etxea guztiona eta guztiontzat izan behar duen Nafarroa, gure arteko
bizikidetza, elkarlana eta geroa dira. Gogoan izan igandean!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!