Aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Martinez 2015ko mai. 7a, 14:06

Gaur, maiatzak 7, Nafarroan aro guztiz berri bati atea irekitzeko aukerari ematen zaio hasiera. Hasi hasi, aspaldi hasiak gara asmo horretan eta helburu horrekin. Baina nolabait gaur gauzatzen da aukera horren lehen egiazko pauso legala.

Hauteskundeak hor dauzkagu, begien aurrean. Eta Nafarroan 80 urteotan jasandako egoera aldatzeko aukera ere hor dago. Frankismopean 40 urte pasa ondoren, frankisten semealaben menpe bizi izan gara beste 40 urtez. Eta guzti hau, laster bukatutzat eman dezakegu.

Orain, aukera badago! Egiazko aukera. Aldaketa ekar dezakegu Nafarroara. Nafarroak funtsezko aldaketa behar du. Nafar guztiok behar dugu aldaketa. Eta aldaketa gugan hasi behar da. Denok eta bakoitzak aldatu behar dugu Nafarroa ere gurekin batera alda dadin.

Aldaketak onak dira, onak direnean. Zinez saiatu behar dugu aldaketa aldarrikatzen dugun guztiok, aldaketa emango denean, aldaketa ona izan dadin. Eta lortuko dugu. Ez daukat inolako dudarik.

Hau esanda, isiltzera noa. Orain, hitza, gizartearena da. Berari uzten diot bada, sobratzen zaidan unea. Aldaketa nahi duen, aldaketa behar duen nafar gizarteari. 24ean, aldaketa!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!