Aitaren etxea

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Martinez 2015ko ots. 26a, 14:17

2004ko martxoaren 11ean 200 hildako eta 1600 zauritu eragin zuen egundoko atentatu bat suertatu zen Madrilen. Deputatuen Kongresuan ikerketa komisio bat sortu zen gertatutakoaz argi izpi bat egiteko asmoz.

Ahantz ezina da komisioan Nafarroa Baiko Uxue Barkos deputatuak Aznarri egindako galdeketa. Aznarren urduritasuna eta haserrea ahantz ezinak diren bezalaxe. Azaltze hori ikusi genuenok betiko gordeko ditugu irudi hauek geure baitan, Barkosen irmotasunaz eta Labordetaren farreaz batera.

Kongresuan atzo, azkenetakoa izango den bere agerraldian hauxe esan zuen orain Geroa Baiko deputatua den Uxue Barkosek: “11 urte egin ditut Espainiako Gorteetan. Eta penagarria da ikustea nire beste hizkuntza, euskara, debekaturik jarraitzen duela etxe honetan. Horrexegatik hain zuzen, ez bakarrik baina horrexegatik ere, hau ez da inoiz izan ezta inoiz izango nira aitaren etxea!”.

Bitartean, Arestirekin batera, gure aitaren etxea, euskara, defenditzen jarraituko dugu, otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra… Horrela, aitaren etxeak, euskarak, iraungo baitu zutik!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!