Greziar emakume eta gizonek

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Martinez 2015ko urt. 29a, 15:49

Greziar emakume eta gizonek gehiengo ia absolutua eman zioten Syriza alderdiari igandean ospaturiko hauteskundeetan. Syrizaren azken mitinera Espainiar Estatuko hainbat eta hainbat ordezkari joan zen, Izquierda Unidakoak, Bildukoak eta Podemosekoak, nor ote zen Syrizaren kiderik hurbilena erakusteko grinaz. Bere azken mitinean, Alexis Tsiprasek taulara bakar bat deitu zuen, Pablo Iglesias, bere eta bere jarraitzaileen pozerako. Eta besteen tristura eta haserrerako. Guzti horiek beren burua erakusten zutelako Syrizaren anaia politikotzat. Guztiak bat omen zetozen Syrizak Greziak eta Europak duten krisiari aurre egiteko azaltzen zituen planteamendu eta irtenbideekin.

Ordu gutxitara, Tsiprasek gobernua osatu zuen ANEL oso eskuindar taldearekin. Orain gutxira arte eta hemen bertan beraiekin bat ez zetorren guztia fatxatzat hartzen zuten horiek berehala hasi dira fatxa eta eskuindarren artean bereizten. Aurrera pauso galanta. Hala ere, ANEL talde hori erlijioski ortodoxoa eta politika sozialetan benetan atzerakoia da. Kontutan izateko beste datu bat: Sortutako gobernuan ez dago emakumerik.

Guzti hori dela eta, hasi dira Syrizaren anaia bizkiak omen ziren batzuk berarengandik diferentziak azpimarratzen… eta bai, benetan, Greziako egoera eta Espainiakoa eta Euskal Herrikoa… guztiz diferenteak dira, den denok krisi gogor hau jasaten ari ba gara ere. Eta irtenbideek ere diferente behar dute izan. Badaezpada diot

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!