Aho zabalik utzi nau Gasteiztik emititzen duen irratiaren erabakia: euskara hutsez emititzen hastearen, modu iraunkorrean. Urtea amaitzeko erabaki ezin hobea hartu dute. Pozgarria oso. Argiaren bidez eduki dut horren berri (http://www.argia.com/albistea/hala-bedik-euskara-hutsezko-emisioak-hasiko-ditu-28an) eta beste hainbat hedabideentzat eredu bat izan daiteke. Mila esker eta eutsi goiari Hala Bedi!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!