Memoria-gune

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2026ko maiatzaren 25a

Memoria-gune izendatu berri dute Ezkabako gotorlekua. Ehunka eta milaka preso hartu zituen leku hark zerbait gehiago merezi du urteroko omenaldiak baino. Merezi du han egon zirenen oroimena gordea izan dadin, hitz egiten duten paretak erakutsiak izan daitezen eta han gertatu zena ez dadin ahantz.

Pasa den ostiralean bete zituen kartzela frankistatik alde egin zutenen ihesaldiak 88 urte. Erraz esaten da; egiten zaila dena memorian gordetzea da. Asko egin da azken hamarkadatan herri eragile eta erakundeetatik.

Seguru aski, 1936ko estatu kolpearen eta diktadura frankistaren kontrako memoria orain sartuko da kinka larrian: belaunaldi berriei eta etorkizunean diktaduraren oihartzunak bakarrik iritsi zaizkienei transmititzeko unea da, antifaxismoa eta mundu hobe berri baten aldeko borroka ez daitezen apaingarri huts izan. Faxismoaren kausak eta ondorioak, analisiak eta haren kontrako borrokak ez direlako bakarrik atzoko kontu; etorkizunerako ezinbesteko hazi dira, eta egungo egoera politiko eta sozialak erakusten digu inoiz baino beharrezkoagoa dela memoria eraikitzen jarraitzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!