Gehiegi

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2025eko azaroaren 24a

Kezkatzen nau nola moldatzen dituzten gure eguneroko kezka, arreta eta ezinegonak komunikabide zehatz batzuek. Zalantza dut ea ez ote garen arreta eta fokua leku batzuetan jartzen ari, beste batzuk ahazten ditugun bitartean. 

Sasi-egien -edo gezur osoen- arrakasta, gaur egun, nahiko eraginkor edo erraza dela esaten da: fake news-ak, bestelako eragile batzuek baino indar eta ikusle gehiago dituzten influencerrak gero eta gehiago izan daitezke, eta, aldi berean, adimen artifizialaren garapena, komunikazio-esparru askotarikoen eraldaketa eta aldaketei lotuta, erronka handia bilakatzen ari dira. Dagoeneko, maizegi da zaila errealitatearen eta fikzioaren arteko desberdintzea egitea. 

Aldi berean, perspektiba orokorrari begiratzeko gero eta zailtasun handiagoak ditugula iruditzen zait, eta eguneroko azkartasunak itsutu egin dezakeela bestelako begirada batzuk garatu ahal izatea. Adibide asko eman genitzake, eta eztabaida eta hitz-aspertu askorako ematen du. Baina hausnarketarako ematen du zein zarata, alarma sortzen duten gai batzuek eta zein gutxi besteek. Hitz egin genezake biolentzia matxistaz; klima larrialdiaz; migrazioaz; faxismoaz. Hauetan guztietan, afirmazio borobil gehiegi, segurtasun asko eta konplexutasun eta zalantza gutxi ikusten ari naiz. Ez gaitzala garaiak errealitatetik urrun dauden analisiak egitera eraman. Asko dago aztertzeko eta gehiago lantzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!