Injustiziei justiziaz

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2025ko urt. 27a, 18:32

Hitz erabiliegia da, beharbada, justizia. Azken aste eta hilabeteetan, epaitegiak behin baino gehiagotan izan dira protagonista, izan Gisele Pellicoten kasuaren epaiketak izan duen oihartzuna dela eta, izan lawfare delakoagatik, izan epaileen misoginia eta posizio matxistengatik. 

Adibideak adibide, kontua da sistema judiziala eta justizia urrun dauden bi kontzeptu direla ematen digutela aditzera halakoek. Hala izanen da, seguru aski. 

Bestela, galde diezaiegu isun handi eta kartzela zigor eskaerei aurre egin behar izanen dieten zazpi baztandarrei. Aroztegia proiektua geldiarazteko borrokan da Baztan aspalditik; duela lau urte obrak geldiarazteko helburuz egin zuten kanpaldi eta ekimenengatik epaituko dituzte orain zazpi lagun hauek. 

Espekulazioa eta ingurumenaren suntsiketa erdigunean dituen proiektu bati ezetz esan zioten 2021ean Baztanen. Horren ondorioak ordainarazi nahi dizkiete orain, baina badakigu justizia zer den, zilegi zer den eta zein herri eraiki nahi dugun. Larunbat honetan ikusiko dugu elkar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!