Larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2023ko eka. 13a, 18:24

Larunbatean euskararen olatuak hartu zituen Iruñeko kaleak. Euskara ez dadin izan, manifestuan sinatzaileek aipatzen zuten moduan, museoetan gordeta geratzen den pieza. 
Euskara izan dadin Nafarroa zeharkatzen duen indarra eta gure bizitzak hartzen dituen arrastoa. Milaka pertsona atera ginen kalera aldarri ozenarekin: Nafarroa euskara gabe ezin da ulertu, eta alderantziz. Egin dezagun bidea, alor eta eremu guztietatik, euskaraz bizitzea ez dadin amets soil izan. Izan dadin, konturatu gabe ere, gu geu hartzen gaituen hizkuntza, harrera eginen duena eta guztion eskubideen alde eginen duena. Orain, hemen. Bihar, leku guztietan. Izan gaitezen bidearen parte. Izan gaitezen zorioneko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!