Ezin bada dantzatu, ez da gure iraultza. Ezin bada arnastu, ez da gure bizitza. Zentzu komun guztiak zartatzen joan da krisi klimatiko eta energetikoa, edo horretan ari da. Baina ez dugu bide erraza aurretik.
Ezin daitekeelako ulertu lurra zulatzen eta neurrigabe esplotatzen duen, lurrak abereei lapurtzen dizkien eta negoziorako erabiltzen dituen hori nola izan daitekeen aukera bat 2023an. Herritarren erabakien gainetik edo, are, parte-hartzea debekatuta.
Urte luzetako borroka izaten ari da. Izan dadila oparo. Larunbatean hitzordua daukagu Iruñeko Antoniuttin arratsaldeko 5etan. Erdiz bizirik. Landa eremuaren defentsan!