Otsailak 15

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2023ko ots. 7a, 16:46

Atzo egin zuten publiko sindikatuek administrazio publiko osoan otsailaren 15erako deitu duten greba-deialdia, Osasunbideko langileei batuta. 

Dabilen harriak goroldiorik ez: kezka nagusi da, bereziki osasungintza publikoari lotuta. Herritarrok zerbitzu publiko duinak eta kalitatezkoak merezi eta behar ditugu. Batzuetan zaila egiten zaigu imajinatzea pribatizazio prozesuek ekartzen dutena, muturrera eramanda, baina beste herrialde batzuei begiratzea besterik ez dago. Gaixorik egotea, arreta behar izatea ez dadila izan gutxi batzuen pribilegio eta beste gehienen kezka-iturri. Zerbitzu publiko duinak behar ditugu alor guztietan, pribatizazio prozesuei aurre eginen dieten mugimenduak eta eragile desberdinen konpromisoak. Pobretze orokortuari, lan-eskubideen okertzeari eta pribatizazioei aurre egitea da orainaren eta etorkizunaren katea hobekien lotzen dituena. 

Egin dezagun 15ean, baita aurrerantzean ere.

Lur Albizu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!