Oteitza, Tutera, Karkar, San Adrian, Azagra, Tafalla, Artazu, Zarrakaztelu, Mendabia, Sartaguda, Irunberri, Miliarri, Lodosa, Zangoza, Gares, Oibar, Faltzes, Azkoien, Lodosa, Andosilla, Alesbes, Abartzuza, Lizarra, Larraga, Orbaibar.
Ahaztuko zitzaizkidan beste herri batzuetako jendea ere batu zen aurreko larunbatean Azkoienen. Ager Vasconum deitutako horren aztarna bizia: eztabaidatzen, elkar ezagutzen eta proiektu berriak sortze bidean hamarnaka lagun bildu ginen Agerraldiak antolatutako topaketetan. Duela urte gutxi, pentsaezina izanen zen halako elkargunerik egotea ere. Gehiegitan ez dugu balioan jartzen egiten den lan guztia eta aurretik dagoena, baina esfortzu eta lan kolektibo erraldoi bat dabil hemen, mamu bat dabil hor, euskararen muga guztiak hautsi nahi dituena. Askoz gehiago behar da eta bultzadak ezin du bakarrik herritarra izan. Baina zelako indarra ematen duen!
Zorionak antolatzaileei eta mila esker beste behin ere bide malkartsua errazago egiten duzuen guztiei.
Bat egiteko garaia da!