Hitz egin dezagun biolentziaz

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2022ko ira. 20a, 19:34

Hitz egin dezagun biolentziaz. Hitz egin dezagun titular guztiak alarmaz aritzeaz, baina ez egituraz. Hitz egin dezagun festa ia guztietako kartelak, irudiak, presentziak eta eszenatokiak gizonez beteta egoteaz. Hitz egin dezagun espazio publikoa okupatzen duten horiez. Hitz egin dezagun biolentzia beti beste toki batean ikusten dutenez. Hitz egin dezagun beldurra kontzienteki zabaltzeaz. 
Hitz egin dezagun isiltasunaz. Hitz egin dezagun isiltasun behartuez, esan ezin direnez, ikaraz. Hitz egin dezagun nola jantzi behar dugun, nola ez dugun jantzi behar, nola atera behar dugun eta nola ez dugun atera behar esaten digutenez. 
Hitz egin dezagun deserosotasun iraunkorraz. Hitz egin dezagun normaltasuna deitzen zaion biolentziaz. Hitz egin dezagun erantzukizuna eta ardurak banatzeaz, behingoz. 
Hitz egin dezagun, horren guztiaren gainetik, gozatzera etorri garelako, espazioa hartzera, egokia ez den musikarekin dantzatzera, ligatzera, mozkortzera. 
Hitz egin dezagun festez, hitz egin dezagun nahiko genukeenaz, behar dugunaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!