Borreroak baditu milaka aurpegi

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2015ko aza. 25a, 18:51

Borreroak baditu milaka aurpegi; emakumeen aurkako indarkeriak ere bai. Nafarroan egunean hiru emakumek jartzen dute genero indarkeriagatik salaketa. Euskal Herrian hiru izan dira aurten izan ditugun hildakoak. Espainiar Estatuan, kopuru ofizialetatik harago, 80 baino gehiago dira eraildakoak.
 
Bizitza asko dira jokoan daudenak, gehiegi. Sistema heteropatriarkalak berak eramaten gaitu heriotzarako bidera. Eta milaka aurpegiko indarkeriak milaka eraso mota ditu haren atzean, emakumeak menpeko egoeran nahi gaituztenak.
 
Milaka aurpegi horietako bat da, adibidez, eliza katolikoak bere historian zehar eta oraindik ere emakumeen kontra egiten duen guztia. Otoitz egiten dabiltza, haien hostiengatik. Eguneroko kolpeak ahaztuta.
 
Badugu zer esana eta zer egina. Autodefentsa feministaren bidean ikusiko dugu elkar. Denak aske izan arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!