2,8zm=450€ (x30)

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lozano 2015ko mar. 5a, 18:15

Espainiako Bankuak dio 2009an 55 milioi euro atera zirela CANetik, osasuna helburu.

Baina Osasunak dio diru hori ez duela jaso. Eta Ogasunak dio diru hori ez dela existitzen.

Euria zela eta, joan den ostegunean Iruñear gehienak Arga ibaiari begira zeuden. Ezhoiko egoera, gehienetan goi-ordokiko auzoei so bizi garen hontan.

Bada, nik ezhoiko intimidade hori aprobetxatu behar nuen. Zapatak lotu eta aterkia eskutan, Karlos Hirugarrena etorbidera heldu naiz. Hipotesi agerikoa: millonada hori CAN-etik atera baina Taxoarera ez bazen heldu, bidean geldituko zen, halabeharrez.

CAN-en erainkineko kristalek zeru zuria isladatzen dute. Garbitasunaren seinale. Edo gardentasun ezarena, ez dakit. Paretan pegatina bat:  Bi koma zortzi berdin laurehun eta berrogeita hamar.

Senak esaten zidan Merinaldeen plazan diruaren arrastoren bat aurkituko nuela, baina deus ere. Ekuazio bat besterik ez, fondo laranjan: Bi koma zortzi berdin laurehun eta berrogeita hamar.

Arrosadia auzoan, oraingoan pankarta batek: Bi koma zortzi berdin laurehun eta berrogeita hamar.

Nekatzen hasia naiz, dirua ez dudalako aurkitzen. Kontxo, 55 milioi ezin dira edozein bazterrean utzi! Hara non topatu dudan, parez-pare, Navarra Arena pabilioia. En fin.

Dagoeneko bidearen zati handiena egin dut eta milioien arrastorik ez. Are gehiago: ekuazioarekin moskeaturik nabil.

2,8zm=450€

Hipotesi eta ekuazio, gauza ziur bakarrarekin heldu naiz etxera: laster jakinen dugu zentimetro horiek kilometroak direla, eta euro horiek, milioiak. Eta mugitzen ez bagara guk pagatuko ditugula. Nik, eta zuk.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!