Hiri baratzeak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2017ko eka. 16a, 11:51

Ez dakit orain hala den, baina duela dozena erdi urte Iruñea zen estatu osoan espazio berde gehien zuen hiria. Eremu berdeak gaur egun ia milioi erdi metro kuadro hartzen du, bestela esanda, hiriaren %20 espazio berdea da. Orain ez dakit, 2010ean 10 milioi euro gastatzen ziren urteko hori guztia mantentzen. Eta zati handi bat berriz baso bihurtuko bagenu? Gastu gutxiago eta naturalago. Eta horietako beste zati bat herritarren baratzeetarako balira? Espazio berde horren guztiaren %2 bakarrik baratze bihurtuko balitz sekulako iraultza litzateke. Argaren arrastoan bada baratze kultura sakona eta hiriaren muinean ere ari dira sortzen hainbat baratze komunitario: Iruñeko Alde Zaharrean Piparrika, Txantrean Krispilla, Bustintxurin baratxuri, Burlatan, Sarrigurenen, Mendillorrin... Iruñeko Udala eta hauetako talde batzuk elkarlanean ari dira, merezi du uholde txiki hau baliatzea, honek hiriaren azalaz gain, bere arima ere berdeago egiten duelako. Hori bai dela gure etorkizuneko ongizaterako inbertsio bikaina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!