Auzolana Antoniutin

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2017ko mai. 19a, 11:26

Gosaltzen ari nintzela entzun dut irrati honetan iganderako Sortzenek antolatutako euskal eskola publikoaren festaren berri, Antoniutin. Atzo handik pasatu nintzen eta karpa handia eta beste txiki bat jarrita daude, baina oraindik asko dago egiteko. Haien webgunean laguntza behar dutela irakurri dut: gaur arratsaldeko 4retatik aurrera, bihar 10etatik aurrera eta igandean egun osorako. Ordu bat, bi, hiru... bakoitzak ahal eta nahi duena. Auzolanaren plazerra. Gure auzolan mitikoa, hainbeste eman duena! Baina zer dago, gainbeheran auzolana? Baietz diote, azken 30 urteetan euskaldunok gehiago begiratzen diogula gure zilborrari. Ez omen gara gu bakarrik, Mendebaldeko fenomenoa omen da: indibidualismoarean indartzea. Hala ere, krisi ekonomikoaren ondorioz, berraktibatu egin dira berriz elkarlana eta sareak; ahultzen gaituenaren aurrean nahiago dugu taldean antza. Ekonomiaren alorrean ere gero eta ugariagoak dira sareak eta kooperatiba txikiak, ekonomia soziala deitzen den hori. Hori sinestarazi nahi digute, baina ez, dena ez dago galdua. Hasteko, arratsaldean banoa Antoniutira. Nahi duenak... han ikusi dugu elkar, gero arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!