Protestan ari dira Euskal Herrian Euskarazko kideak Nafarroan. Euskararen Legea onartu zela 30 urte bete dira eta ofizialtasunaren ateak Nafarroa osora zabaltzeko eskatuz, EHEko hiru kide Legebiltzarrera kateatu ziren abenduaren 14an. Foruzaingoak identifikatu zituen eta libre utzi. Dena logikaren barruan ordura arte. Gero ordea, txostena egin eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara bidali zuen, Carmen Albari alegia. Abilezia apartarekin, honek txostena isun bihurtu zuen berehala: Mozal Legearen ziri majikoa astindu eta 300 euroko isuna EHEko kide bakoitzari, guztira 900 euro. Nafarroako Parlamentua Mozal Legearen aurka dago, Nafarroako Gobernua ere bai, eta hala ere, Foru Poliziak halako oinarrizko protesta baketsuen txostenak Alba andereari bidaltzen dizkio, jakinik honek nola jokatzen duen. Nola ulertzen da hori? Azaldu mesedez. Mozal Legeak denok kateatzen gaitu.