Makinatxo bat kolpe ematen digute Iberdrola eta enparauek. Aski da! esan eta azken urteetan hartu dudan autodefentsa neurririk eraginkorrenetakoa izan da horiek utzi eta argi indarra Energia Garakoekin kontratatzea. Ze plazerra! Zentro komertzial erraldoiei ere aspaldi deklaratu nien gerra: gora gure auzoetako saltzaileak, edo janari produktoreak eurak. Lurreko da gure kontsumo taldea Alde Zaharrean. Hondakinekin ere kontraerasora pasatu naiz: orain nire kubotxo marroia dut gure lurra defendatzeko. Aldezar auzokideen elkarteak defendatu egiten gaituela, ba guk ere bai haiek kuota txiki batekin. Auzodefentsa. Ez dira gutxi euskaldun gisa jasaten ditugun erasoak. Nire antidotoa: ahal denean euskaraz egitea, pentsatu baino jende gehiagok ulertzen du. Horrek hizkuntza-mina baretzen du. Ez dut zalantzarik, makinatxo bat eraso sufritu behar dugu egunerokoan herritarrek eta zeresanik ez %40ko langabezia jasan behar duten gazteek. Gora autodefentsa bai, eta batez ere babestuko gaituena eta eraikitzailea.