Iruñeko Udalen haur eskolen afera boomeranga gisa dator berriz ere. Epaile batek dio Udalak ez duela gurasoen "borondatearen printzipioa" kontuan hartu. Udalak ez duela hizkuntza eredua aldatzeko ahalmenik, hori Nafarroako Gobernuaren eskumena da. Udalak ezin duela hizkuntza kontuetan aritu bere esparruko eremuetan? Zer zentzu du horrek? Epaiak dio euskara sartzen bada, "gradualki eta era progresiboan" egin behar dela, behartu gabe. Hori bai, "euskara lerroak ireki behar direla zentroetan, hala eskatzen dutenentzat". Beste une batean esaten du aldaketak egin behar badira, hori gurasoen eskariz egin behar dela, eta ez dela halako eskaririk egin afera honetan. En fin, azken 30 urteetako euskararen historia ezagututa Nafarroan, barrea eragiten du. Larrua behar da, edo hobeto esanda, legeak modu murriztailean irakurtzeko borondatea eta boterea. Horregatik, egin eta aldatu behar da ahal den neurrian, gero badakigu etorriko dela Cordovillako Brigada murrizketekin, baina zenbait eta gehiago egin, haiei ere gehiago kostatuko zaie desegitea.