Zuloak (trenbidetan eta arimetan)

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2017ko ots. 10a, 13:05

"Abiadura Handiko Trenaren obretan ari naiz lanean, Hernani inguruan. Orain astelehen goizaldeko 1:45 dira, Caceresen gaude eta furgoneta Salamancara bidean jarri behar dugu. Gero Burgos, Gasteiz, Hernani. Astelehenero egiten dugun bidaia da. Zubi bat eraikitzen ari gara eta 10 ordu egiten dugu lan egunero. Hotz da eta etxera joango nintzateke gustura arratsaldean, baina ez, lan egitera behartzen gaituzte. Bestela kalera. Orduko sei euro. Hainbatetan egin behar dugu lan larunbatetan ere. Ostiral arratsaldean eta larunbatagatik, 80 euro. Gabonak datoz, hainbatetan kalera botatzen gaituzte, eta oporren bueltan kontratu berri bat. Ordain ditzala oporrak administrazioak, eraikuntza enpresak beharrean. Eusko Jaurlaritzak UTE bat kontratatu zuen obren zati honetarako, hau da, enpresa talde bat; honek azpikontrata bat, eta honek beste azpikontrata bat, azken hau da gurea. Ez dakit hau guztia kontatu behar ote nion ARGIAko kazetari horri, baina egin dut. Orain Zuloak blogean atera naiz". Euskal Herria 2015eko otsailak 9, ongi etorri XXI. mendeko esklabutza garaira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!