Azterketek diote Espainiako Abiadura Handiko Trenetatik bat bera ere ez dela errentagarria. Diru gehien duen multzo txikiak erabiltzen ditu, diru gutxien duten gehienek ez. Garestiegia da. Garai batean 300 km orduko zen, gaur egun 200 km orduko da, baina hori egungo sarea berrituta ere lortzen da, eta gainera askoz merkeago. "Eta Europarekin lotzeko", esaten ziguten duela 25 urte. Akaso 25 urte hauetan norbaitek sentitu du Europarekin isolatuta gaudela? EHUko Hegoa Institutuak ere esan berri du: Euskal Yarekin ez da energiarik aurreztuko 2086ra arte. Eta sozialki eta politikoki herritarrek gero eta gutxiago irensten dutenean Abiadura Handiko Trena, orduan Prestakuntza Handiko Trena deitzen zaio. UPN, PSN, PP eta Geroa Bai daude horretan tematuta. Zorionez gero eta gehiago gara kontrakoak. Gora trena bai, baina herrien eta herritarren zerbitzura! Gelditu makinak Ayerdi jauna. 5.000 milioi euro gehiago izango ditugu nafarren zoriontasunera bideratzeko.