Goiza eskolarentzat, arratsaldea jolaserako

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2017ko urt. 20a, 13:15

Nafarroako herri askotako eskola publikoak ari dira erabakitzen egunotan ea datorren ikasturtean jardunaldi trinkoak egingo dituzten. Haur eta Lehen Hezkuntzako kontua litzateke, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte jardungo lukete. Eztabaida handiak daude. Gure semea dabilen eskolan, Iruñeko San Frantziskon, Eskola Kontseiluan ez du gaia bozketara eramateko adina boto lortu. Nik ere ez dut guztiz argi, baina oraingoz trinkoaren aldeko joera sumatzen dut nire baitan: goiza eskolarako, arratsaldea aisialdirako, eskolaz kanpoko jarduerak aurreratzeko, etxerako, lagunentzako, jolaserako... Bai, bereziki aisialdirako, haurrek denbora gehiago behar dute haien artean jolasteko, aspertzeko eta zer egin bilatzeko. Sormenaren oinarri da hori. Eskola askotan ari da ateratzen jardunaldi trinkoa. Joango gara ikusten trinkoaren emaitzak, baina pena litzateke arratsaldeko ordu berri horiek gure haurrei beste hainbat jarduera motxilaratzeko baliatzea. Edozein modutan, itxuraz, trinkoaren olatua geldiezina da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!