Altsasutik barrena, Foru Gobernua helburu

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2016ko aza. 18a, 12:36

Madrilgo Brunete mediatikoa eta Cordovillako Brigada martxan jartzen direnean norbaiten kontra, Atilarekin gogoratuko da norbait hori. Ohitua dago Altsasu, bai, baina halakorik aspaldi bizi gabe zuen. Alferrikako eraso guti egiten dituzte hauek. Helburuak klasikoak dira: boterea non dagoen erakustea, eta hori zakar egin behar da gainera; protestan asmatzen dutenen aurkako mendekua eta zigorra; Espainiako iritzi publikoari geldi ez daudela erakustea; abenturetatik ihes egiteko ohartaraztea... eta beste hainbat ere bai seguruenik.

Altsasuko honetan, dena dela, ikusi dute ere bat egin zezaketela UPN eta enparauek Barkosen edo Asironen gobernuen aurkako eguneroko erasoekin: aurreko guztiaz gain, baliatu dute Nafarroako Foru Jauregia ere bonbardatzeko. Eta agian hori da helburu garrantzitsuena oraingoan: Nafarroako Gobernuko indarrak zatitzea, etengabe ari dira saiatzen horretan, oraingoz ezer lortu gabe; ataka estuan jarrita, ea zer dioten Beaumontek eta Barkosek. Ikus ditzatela nafarrek Altsasuko herri madarikatuarekin bat eginda, gaiztoen ondoan.

Zorionez, eta hasierako noraezaren ondoren, aldaketaren indarrak asmatzen ari dira erantzunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!