Ikasiko al dugu Nafarroako ubideaz?

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2016ko ira. 23a, 12:07

1993, orduan hasi ziren eraikitzen Itoizko urtegia, triskantza eta negar handien artean. “Egiten ez bada, esan agur etorkizunari nekazarien Nafarroan”. “Egiten ez bada, Iruñerriak egarri beharko du”. 2004an bukatu zen urtegia eta orduan hasi zen Nafarroako ubidea. Lehenengo Zatia egina dago eta gaur egun honen hedapena egiten ari da; Bigarren Zatia falta da, Pitillasetik Erriberako hegoaldera doana. Dagoeneko badakigu ez dela egingo hasieran pentsatu bezala. Gobernuak 2018 aldera erabakiko du zer egin.
Eta nola doa gaur egun Itoizko uren salmenta? Azaldu zuten Ayerdi eta Elizalde sailburuek Legebiltzarrean, galera itzela Nafarroako Gobernuarentzat: 2014an 8,6 milioi euro galdu zituen, 2015ean 10,4 milioi euro eta 2016an galera handiagoa espero da. Besteak beste, ezin dute aurreikusitako ur kopurua saldu.
Onurarik ere ekarri du, zalantzarik gabe, inozoa litzateke ez onartzea, baina zein garesti atera zaien nekazariei, zein garesti urtegiak irentsitako herriei, zein garesti Nafarroako gizarteari. Ikasiko al dugu aurrera begira, adibidez, trenbide kontuetarako?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!