Pasatu da hauteskunde kanpaina ofizialaren astebete. Beste bat eta listo. Nekagarria da hau, eta hala ere, imagina Metroscopiak arrazoia duela bere inkestarekin eta Unidos Podemos ateratzen dela Nafarroako lehen indarra. Oraindik hautesleen heren batek ez du erabaki nori eman botoa, baina hala ere, dagoena egia balitz, Unidos Podemosek botoen %35 aterako luke, UPNk %28. Borobiltzeko, bakarrik faltako litzateke PSNk abenduan lortutako eserlekua galtzea. Borobilago ezin daiteke izan zoritxarrez, EH Bilduk eta Geroa Baik haiek erabaki baitute saski hutsik itzultzea etxera. Herenak erabaki gabe du oraindik, baina plazerrez besterik ez bada ere, nik zenbakiok dastatuko ditut: 35-28, 35-28, 35-28… Bai, horrela ametsetik esnatu arte.