Aliatuak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2016ko eka. 3a, 12:01

Zer esango dizuet, badut kuriositatea ikusteko zenbat jende biltzen den bihar euskararen aldeko manifestazioan. Erdi sostengu-erdi presio da hau. Nafarroako Gobernuari, esaterako: zorionak, egindakoa ongi egin duzue esango zaio, adibidez D eredua eremu ez euskaldunean zabaltzearekin. Bikain. Baina gehiago behar dugu: Euskarabideari emandako lau milioi euro horiek eta gobernu akordioan euskarari buruz esaten den “estrategikoa da” hori ez dago inondik inora ezkontzerik.
Eskerrak gure lubakitik harago ere baditugun ezusteko aliatuak. Esparzak esan zigun, oraindik hasi ere egin ez den D eredua kenduko duela Nafarroako hegoaldetik. Eta UPNko Carlos Salvador diputatuak euskara ez dela beharrezkoa esan digu aste honetan bertan. Mezu baldarrotatik ateratzen zaigu sarri bestela ez dugun indarrik. Ea bihar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!