Azaroak 26: ea oraingoan 3-2 den

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2016ko api. 29a, 12:11

Berriz hauteskundeak. Ufa. Asperdura bai, baina tira, hortxe daude, beraz murgil gaitezen. Nola lortu boto gehiago? Foru Gobernua sostengatzen duten lau indarrak batera aurkeztuta edo bikoteka? Hau da, Podemos eta Ezkerra batera batetik, eta bestetik EH Bildu eta Geroa Bai?
Sortu eta EAJ elkarrekin? Bai, Araiz eta abarrek gobernua sostengatzen dute, baina hauteskunde batzuetan eskutxotik aurkeztea… hori beste jauzi bat da. Hemen oraingoari begiratu behar zaio bai, baina datozen hiru urteei ere bai, behintzat berriz gobernua irabazi nahi bada. 2019a kopeta gainean grabatua dugu iazko maiatzetik.
Plaza txarra da hau Araiz eta Barkosentzat, baina behin aurkeztuta, hobe bat ateratzea, berriz porrotarekin etxeratzea baino. Cordovillako Brigadaren tiro hotsak pixka bat baretzeko ere balioko balu… 3-2 galdu zuen aldaketak abenduaren 20an. Partido bakoitzak bere estrategia du eta behin zelairatuta 3-2 irabazi behar da. Gutxienez. Animo!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!