Kondenatuak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2016ko mar. 18a, 13:40

Gerratik edo miseriatik ihesi datozen errefuxiatuen irudiak ikusten ditugu egunero: txarrantxa artean, ibaiak pasatzen, kanpin-dendetan, lokatzetan, hotzez, negarrez, begirada galduaz, desesperazioz. Jota.
Heriotzetik ihesi datoz, babesa amets. Ba tori ostikoa eta umiliazioa!
Magal gosez abiatu ziren, baina Europar jatetxeetan ez da halakorik. Hemen hezi eta polizi, horiek nagusi.
Izua dario umea besotan daraman amari. Amorrua eta ezintasuna Europaren zatitxo bati; indiferentzia gehiengoari, gorrotoa gero eta gehiagori: utikan, alde zuenera!
Pertsonen trafikoa eginez mafiek ekartzen dituzte iheslariak. Eta beste mafiak, Bruselakoak, lokatzetara jaurtitzen ditu gero. Eta hala ere, ilera amaitezinetan, haiek etorri datoz. Zergatik? Esperantzara kondenatuak daudelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!