Inbentarioa

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2026ko urtarrilaren 8a

rte berri on, entzule. Tira, urte berri on edo. Oporralditik bueltan, atzera begiratu eta azken asteotako inbentarioa egiten saiatu naiz. Liburu on bat, Historiaurrea modu ederrean hurbildu didana. Amonak Gabon Gaueko afaria prestatuko ez zuela erabaki duen lehen urtea. Txakurra izutu duen petardo bakoitza lehertu duenarekiko haserrea. Oparitarako papera. Gutxi izanagatik, gehiegi kontsumitutako aldia. Manta azpiaren goxoa kaleko hotzetik bueltan. Musika entzuteko asti itxuraz amaiezina. Leihoa ireki eta elurra ikustean kalera irteteko gogo bizia.
Ezin ahaztu, baina, ipuinaren lerro artean Historiak idatzi dizkigunak. Badalonako institutuan lo egiterik ez duten migratuak. Katakraken hartu dituzten gazteak. Drogak eta petrolioa aitzaki Estatu Batuek Venezuelan egindako astakeria. Nigeria. Siria. Ukraina. Palestina…
Eta ni goizeko alarma jarri behar dudalako kezkatzen hasia nintzen, bada. Ahaztu ezin ditugun hainbeste sarraski egonda, saia gaitezen egunari irribarreren bat lapurtzen. Ongi izan, entzule.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!