Osteguna

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2025eko urriaren 2a

Osteguna da gaur, urriak bi. Ostegunero bezala bildu gara irakasle taldea atsedenaldian, pasatzen diren ehundaka ikasleen aurrean Palestinako banderak eskuan. Irribarrea ezin ezkutatuta izan nintzen lehenengo ostegun hartan, gure alboan ziren ikasleei begira. Haiek ere badakite erdi ezkutuan baina oso agerian ibiltzen garela gutxi batzuk haien kartel, pankarta eta borrokei begira. Emozionatu egiten nau ikasleekin pankartak egiteak. Poztu egiten nau batzuek duten grina ikusteak. 
Gaur faltatu egin dira ikasle gehienak. Gaur haiek izan dira pankarta hartu eta Iruñera joan direnak. Hainbeste desberdintasun eta desadostasun ditugun arren egunero ikasgelan, ideia batzuk berdinak ditugu erabat. Ez dakit zergatik jarraitzen dugun greba batzuk egun desberdinetan egiten. Zergatik ez garen agendak bateratzeko gai batzuetan. Baina polita iritzi diot irudiari: batzuk institutuko atean geldi eta beste batzuek horixe abiapuntu, denok bandera bera eskuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!