Besteren lana zapaltzea

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue

Birritan gertatu zait azkenaldian pasillo bat gurutzatu behar eta zoru garbitu berriarekin topo egitea. Hegan egiteko gogoa izaten dut halakoetan. Hegan pasilloaren beste aldera, eta lurrik zapaldu ez. Gogorra da besteren lana zapaltzea. Nahiz eta egunero agurtzen duzun garbitzaileak lasai pasatzeko esan irribarrez.
Ez da beti hain literala izaten besteren lana zapaltze hori. Beharbada kontzienteago izan beharko genuke. Agian merezi du tarteka atzera begiratu eta zoruan utzitako aztarnei erreparatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!