Adostu

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2024ko aza. 21a, 19:49

Atzo esan zuen irakasleak astelehenean adostu genuela ordena. Broma tonuan erantzun zion kide batek ezetz, ez genuela ezer adostu, berak erabaki zuela eta denok ados ginela suposatu.
Ikasleei begira geratzen naiz taldean lan egiten dutenean. Zer gutxik egiten duten benetan taldelana. Zer gutxik hartzen duten astia elkarren iritzi eta ideiak entzuteko. Orokorrean ez daude prest albokoaz ikasteko. Eta gero etortzen dira bilerak eta koordinazioak. Eta askotan iruditzen zait ikasleek baino okerrago egiten dugula helduok. Ez dakit zenbatetan hartu diren erabakiak bileretan inolako adostasunik gabe. Ez dakit zenbatetan sentitu dudan gehienok ez goazela besteek esandakoak aditzera, ez dugula inorengandik ikasteko gogorik. Halakoetan amorrua eta pena nahasten zaizkit eztarrian. Ederra da elkarri entzun eta ulertzea. Ederra da elkarrengandik ikastea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!