Kirolari buruz hizketan izan gara goizean. Kirola egin ezin dudanean urduri egoten naizela nik. Kirola egitea gustatzen ez zaiola lankideak. Eta eguneroko erritmo bizian geldiunea izan ote daitekeen. Estres maila jaisten laguntzen ote duen. Fisikoki nekatu izanak hobeto deskantsatzea al dakarren. Ez dugu egiarik lortu, bakoitza bere sentsazioez aritu gara.
Etxeratzean agertu zait Rafa Nadalen aurpegia berriro, Saudi Arabiari buruz hizketan. Eta lotsa sentitu dut irudiari begira goizeko elkarrizketaz gogoratzean. Lotsa sentitu dut kirolarekin nolako negozioak egiten diren pentsatuta. Norbaiten kirol saioa beste batzuen estres eta lo hartu ezina izan daiteke. Telebistan ikusitako partidua munduaren beste txoko bateko kale kantoian gertatutako jipoia.