Orain lasaiago nago esan dit lankideak. Lankide. Lagun. Kide. Berdin du. Solasa da kontua. Beharra izaten dugula norbere kezka eta arazoez besterekin hitz egiteko. Sarritan arazoa konpondu ezin duten arren, lagundu egiten digu hizketak. Lagunaren esaldia irrintzia prestatu beharrarekin korapilatu zait buruan. Eta pentsatu dut ez dakidala zeozer irakatsi ote dizudan noizbait, entzule. Nire gogoetek inoiz zureei tira egin ote dieten. Baina badakit hizketarako arrazoi izaten zaitudala, akuilu. Eta horrek ere lagundu egiten du. Eskerrik asko.