Ogia eta literatura

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2023ko mar. 16a, 15:58

Bart etxeratu nintzenean gizon gazte bat ere iritsi zen atarira. Atetik ni baino apur bat urrutiago zegoen, eta esku batean giltzak eta bestean ongia hartuta zetorren. Neure giltzak poltsikotik atera, atea ireki eta sartzen utzi nion, ezagutzen ez nuen arren. “Eskerrik asko” berak. Behin atari barruan, zuzen jarraitu zuen, eskaileretarantz. Botoia sakatu eta igogailu parean gelditu nintzen ni. Sartu eta igogailuko atea itxi zen arte ez zitzaidan burura etorri: “Harkaitz Cano, Leire! Neguko zirkua. Ogia hartuta zetorren ezezagunari atariko atea ireki diozu.” Lapurtzeko ordu txarra ematen zuen, baina. Irribarre erdia ezpainetik zintzilik egin nuen igogailuan gelditzen zitzaidan tartea. Gogora etorri zitzaidan Twist irakurri ondorengo hilabeteetan nola egon nintzen eskuak laranjaz zikintzen nituen bakoitzean eleberriaren zatiak gogoratzen. Polita da egunerokoan, espero ez duzula, literaturak harrapatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!